Flora triptiko flandriar batean
- 2023/05/12
2023ko Museoen Nazioarteko Egunaren leloa ‘Museoak, jasangarritasuna eta ongizatea da’. Aurten, Arte Sakratuaren Museotik mikrobisita batzuk prestatu ditugu XVI. mendeko triptiko flandriar baten inguruan: Ama Birjina Haurrarekin, Santa Katalina eta Santa Barbararen triptikoa.
XV. mendetik aurrera, pintore flandriarrak gai ziren metalen, beiraren eta oihalen ehunduren itxura imitatzeko: zeta, damaskoak, kotoia, belusa, eta landareak ere zehatz-mehatz margotzeko gai ziren.
Begirada berri batekin obra hau aztertuko dugu, bere landare eta loreak irudikatzeko erabili diren xehetasunetan arreta jarriz eta triptiko honetan margotutako espezie ezberdinak identifikatuko ditugu; haien zentzu sinbolikoa ere ezagutu ahal izango dugu.
Jarduera honekin espero dugu artearen bidez bisitatzen gaituzten pertsonek beren ongizateari lagunduko dion esperientziaz gozatzea.
Bisitak
Eguna eta ordutegia
Maiatzak 18, osteguna
- 11:00
- 12:00
- 13:00
- 16:30
- 17:30
25 minutu.
Doan, edukia bete arte