Museoko erakusketak bildumaren zati handi bat hartzen du, eta 6 ataletan antolatuta dago. Sei atal horiek ordena kronologikoan garatzen dira hurrenez hurren aretoetan.
Museoaren bilduma 1999an ireki zen, eta bi erakundek osatzen dute: Gasteizko Elizbarrutiak eta Arabako Foru Aldundiak. Guztiak Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan gordeta daude eta elkarrekin osatzen dute bere bilduma propioa.
Jatorriaren historia askotarikoa da, baina ia beti modu batean edo bestean lotuta dago Arabako probintziarekin.
Erlijio-arloko pieza asko gure lurraldeko eliza, ermita edo komentuetatik datoz. Eraikinak kontserbatzeko zailtasunak edo landa-gune txikietan zaintzeko segurtasunik ezak jatorrizko ingurunetik irtetea eragin zuten. Pintura edo eskultura jakin batzuen garrantzi artistiko apartak zirelako, beste batzuetan, museo-esparru batean lekualdatzea, kontserbatzea eta erakustea gomendatzen zutelako, eta XX. mendeko 40ko hamarkadatik Arabako Arte Ederren Museoan zeunden jada.
Arabako Foru Aldundiaren funtsei dagokienez, Arte Klasikoaren bildumako obrak dira. Hauek urteetan zehar partikularrek egindako erosketen edo dohaintzen emaitza dira. Horiei gehitu behar zaizkie XIX. mendean titulartasun publikokoak izatera pasa ziren eliz ondasunen desamortizaziotik etorritako artelan garrantzitsuak.
Bildumaren zatirik handiena katalogatuta dago, eta online katalogoaren bidez kontsulta daiteke.
Lehen kristauen aztarnak eta eliza erromanikoetan landutako eskultura. V-XIII. mendeak
Arabako kristautasunaren adierazpen artistiko zaharrenetako batzuk biltzen ditu. Eraikinen zatiak dira – kapitelak, mentsulak, hagaburuak-, hilobiak, hilarriak eta aldareak, baita harriz egindako beste objektu batzuk ere, gure probintzian ezagutzen ditugun eliza zaharrenetako batzuk.- Eliza berriak eraikitzean, batzuetan aurreko eraikinetako pieza batzuk aprobetxatzen ziren. Horixe da Zirianoko Kalbarioa izenez ezagutzen den erliebearen kasua. XIV. mendean datagarria den Erdi Aroko pieza da, eta XVI. mendearen erdialdean eraikitako herriko eliza berrian erabili zen. Baliteke antzinako eliza erromanikotik edo inguruko ermitaren batetik etortzea. Elizaren hegoaldeko horman sartuta zegoen, eta 1999ko urtarrilean atera eta Museoaren bildumari erantsi zitzaion.
- Kristoren Kalbarioa irudikatzen da, ikonografia tradizionalari jarraituz. Gurutziltzatutako Kristoren irudia, hiru iltze dituenak, bere konposizioaren erdian dago. Burua eskuinerantz okertuta dauka eta nolabaiteko desproportzioa du gorputzaren tamainarekin alderatuta. Arantzazko koroa darama eta araztasun-oihalarekin estalita dago.
- Ama Birjina zutik dago, eskuak bular gainean gurutzatuta; tunika luze bat eta inguratzen duen mantu bat ditu jantzita, aurpegia belo batez estalita. San Juan ere agertzen da zutik, tunika eta mantuarekin jantzita, ezkerreko eskuan liburu bat daramala, Ebanjelioaren sinboloa.
- XIII. mendeko kapitel hau Desagertutako, Apodakatik gertu zegoen, Askoako Andre Mariaren ermitatik dator. Data zehaztugabe batean, ermita horretan gurtza galdu ondoren, herri horretako San Martin elizara zenbait kapitel eta Andra Mari bat lekualdatu ziren. 1999an bi kapitelak Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan utzi ziren.
- Pieza erromanikoa da; bere neurriengatik garaipen arkuko kapitela izan daitekeelakoan, ermitaren zatirik nobleena modu bisualean adierazteko prestatua. Piramide-forma du eta modu finean landutako eta izaera naturalista duten hostoekin apainduta dago, iratze-hostoak gogora ekarriz. Hostoen goialdetik pinaburu batzuk daude zintzilik.
- Arabako Lautadan oso errotuta dagoen eta baita euskal erromanikoan ere hedapen handia izan zuen ereduaren adibide ona da.
- Hil izaera duen erromaniko aurreko pieza hau museoko bilduman zaharrena da, eta IX. mendean Araban gotzaindegi bat zegoela esaten digu. Arabako gotzain baten lekukotasunik zaharrena izango litzateke, hau da, gure lurraldean kristautasuna birpopulatzen eta finkatzen ari zen garaian eliz erakunde batena.
- Bolibarren hilarria kareharrizko lau angeluko bloke bat da, latinez idatzitako inskripzio interesgarria letra nagusietan idatzita. Testuaren itzulpena hauxe litzateke: 966KO ERAINAREN AZAROKO KALENDEN 13an OBISPO ALBAROA HIL ZEN. Ezkerrean gurutze latindar bat ikusten da alfa eta omega letra apokaliptikoekin, Kristoren sinbolo ahalguztiduna, gauza guztien hasiera eta amaiera.
- Hilarriaren hasierako kokapena ezezaguna da. 1796an Bolibarko errektore-etxeko sotoan agertu zen eta 1801ean eliza horretako horman sartuta. XX. mendearen erdialdean, beste aztarna batzuekin batera, Gasteizko Kontziliatu Mintegi lorategira lekualdatu zen.
- Ilarduia Belzebuko mentsula gizaki bat irensten ari den izaki munstro baten burua da. Mentsula hegalari eusteko balio duen elementu arkitektonikoa da, baina kasu honetan ez dakigu zehazki non zegoen jatorrizko elizan.
- Piztiaren aho handia nabarmentzen da, hortz zorrotzekin, begi jauziekin eta belarri zorrotzekin. Ahotik gizon baten enborra irteten da, eta besoekin ahoa ixtea saihesten saiatzen ari da. Goialdean, IN BELZEBV inskripzioa ikus daiteke, Belzebú, deabruen printzea, identifikatzen duena. Eszenak bekatariek infernura kondenatzean jasaten duten zigorra islatzen du. Tenpluen kanpoaldean kokatu ohi diren irudikapen beldurgarriak dira, fededunek oso erraz ikus ditzaketenak eta izaera moralizatzailea dutenak.
Zurez, harriz edo alabastroz landutako irudi gotikoak, fededunek belaunaldiz belaunaldi gurtu izan dituzten objektuak. XIII-XV. mendeak
XIII. eta XV. mendeen artean egindako tailu eta pinturen bilduma interesgarria biltzen du. Lanak Arabako inguru artistikotik datoz estilo gotikoa garatu bitartean. Herri-erlijiotasunaren isla dira, eta mendeetan zehar iraun dute bizirik, gurtzeko objektu gisa. Gaur egun bere balio historiko eta artistikoa goza dezakegu.- Kristo Gurutziltzatua eta Ama Birjina funtsezko gaiak dira kristautasunaren irudikapenean. Irudi horiek herritarrek beren sinesmenen euskarri gisa ageriko erreferentzia bat izateko duten beharretik sortzen dira. Kristautasunaren oinarrizko irudia gurutzea da eta hasierako erreparoak gainditu ondoren, Jesukristo gurutzean irudikatzen hasten da, tamaina naturalekoa izatera iritsiz.
- XI. mendetik aurrera gurutziltzatuen irudikapena orokortu zen, batzuetan bizirik eta garaile, beste batzuetan ordea, hilzorian eta hiltzear. Kristo erromanikoetan ez bezala, oso zurruna eta gurutzearen forma errepikatzen, oinetan iltze bana, begi irekiak, eta batzuetan tunika batez jantzia, Kristo gotikoak jarrera asaldatuagoa du eta minaren zantzuak erakusten ditu.
- Zurbanoko Kristo Gurutziltzatuan agertzen diren ezaugarri guztiak gotikoak dira: gorputz arkutatua, besoak tiraka gorputzaren pisuagatik, hankak gurutzatuta iltze bakar batean oinak lotuz edo eskumako zapia saihetsean. Anatomia modelatu leun bati egokitzen zaio eta bularraldekoak ia ez dira iradokitzen. Taila zainduagoa da hatzetan, adatsetan edo aupegian, errealistak baino indartsuagoak baitira. “Hiru iltzeen” eredu hau arau bihurtuko da XIII. mendearen erdialdetik.
- Hauxe da Andre Maria Zuriaren irudirik zaharrena Gasteizko zaindaria. XIV. mendekoa da. Gasteizko San Migel elizako harresietako herriaren debozioa dela eta ikusgai dago sortu zenetIk. Hasiera batean absidean zegoen, Aihotz plazara begira zegoen kapera batean, eta 1788an elizako arkupera eraman zen, horma-hobi batean babestuta eta bere izena daraman plazara begira.
- Zaharberritze-prozesu garrantzitsu baten ondoren, Andre Maria Zuria 2016an eraman zen museora. Arrazoia izan zen irudiaren etorkizuneko kontserbazioari buruzko kezka, balio sinboliko handikoa baita gure hirian. Gaur egun, jatorrizkoaren erreplika bat ikus daiteke, leialtasun handikoa eta tamaina berekoa.
- Kareharriz egindako tailuak estilo gotikoko pertsonaia sakratuen humanizazioa transmititzen du. Amak eta Semeak handikiro jokatzen dute, eta frantziar gotikoaren katedraletako eskulturaren edertasun atsegin eta hurbileko idealarekin bat egiten dute.
- Santa Ana, Ama Birjina eta Haurraren taldearen irudikapena da, Santa Ana Hirukoitza izenez ere ezaguna. Erdi Aroan sortutako ikonografia da, Kristoren lurreko genealogia pizten den interesagatik. Ohikoena, kasu honetan bezala, Santa Anaren irudi handiago eta tronuratua egitea da; bere gainean eserita, Ama Birjina dago, Haurra magalean daramana.
- Gotiko estiloko pieza da. Jatorrian, taila oso bat zen, oinetaraino, nahiz eta gaur egun, bere oinarrian moztuta egon, ia belauneraino. Santa Ana XIII. mendeko gorteko modari jarraituz dago jantzita; bere aurpegia obalatua da, hazpegi fin baina markatuekin. Esku batekin bere alaba Mariari eusten dio, eta bestean irekita, makila edo palmondo bati eusten dio, gaur egun galduta dagoena.
- Ama Birjiba Haurra zenean bezala irudikatzen da, koroa du eta Haurra bere magalean hartzen du, zutik jarri eta besarkatzen duena.
- San Joan Bataiatzailearen irudikapen honek alabastroz, harri zuriz, trinkoz eta zeharrargiz egina egotearen berezitasuna du, marmolaren antzekoa baina errazago zizelkatu daitekeena. XV. mendean tankera honetako eskulturen ekoizpen handia egon zen Inglaterran, non artisau lanak bezala, aldera txikiekin tipología ugari egin zen arrakasta handiz. Handik kontinentean sartu ziren, Europako gainerako herrialdeekin, merkataritza-harremanei esker, eta, gure kasuan, Iberiar penintsulako iparraldeko portuekin izandakorekin.
- San Joan Bataiatzailearen irudia asko irudikatu da artean. Hemen Judeako basamortuan bizi eta predikatzen zueneko irudia hartzen du. Ermitau bat bezala jantzita dago, tunikaz eta larruzko zaiaz; gameluaren atzaparrak mahuketatik agertzen dira eta animaliaren burua bere hanken artean ikusten da.
- Ezaugarri propioak ditu: liburua, profeta delako, eta, honen gainean, arkumea, hatz erakusleaz seinalatzen duena, Jesukristo Jainkoaren bildots gisa aurkeztuz. Bularra gurutzatzen dion ‘ECCE AGNUS DEI’ latinezko inskripzioa duen bandak ideia hori berresten du idatziz. Bere oinetan animalien irudi gainjarriak eta txiki samarrak daude, basamortuko bizitzari erreferentzia eginez.
- Piezaren polikromiatik, gaur egun, buruaren, tunikaren, liburuaren eta oinetan dauden animalien zati txikienak baino ez dira geratzen.
Flandriatik iritsitako pintura errenazentista eta erretauletan garatutako obra autoktonoa. XVI. Mendea
Araba, Gaztela eta Flandria arteko nazioarteko merkataritza-bideetan kokatua dagoenez, askotariko ideia eta joera artistikoen topaleku izan zen. XV. eta XVI. mendeetan Flandesko ekoizpen zentroetatik zetozen kalitate bikaineko artelanak iritsi ziren gure probintziara. Arabar ospetsu batzuei zor diegu haien presentzia, obra horiek ematen zituzten prestigioek bultzatuta erosi eta beren hil kaperetara edo oratorio pribatuetara eramaten baitzituzten.- Taula gainean olioz margotutako obra honek hiru aldeko erretaula txiki baten itxura du. Erdiko taulak eta albokoek osatzen dute erretaula, azken hauek ate gisa ere erabiltzen dira. Triptikoek, aldare eramangarri txikiek bezala, onarpen handia izan zuten pintura flandestarrean, kristautasunaren gai garrantzitsuenak garatuz: Erregeen Adorazioa, Kristoren pasioa, edo kasu honetan bezala, Ama Birjina eta Haurra Santa Katalina eta Santa Barbararekin batera.
- Bere estilo dela eta, 1490 eta 1520 urteen artean Anberesen lan egin zuen Frankfurteko Maisuari egozten zaio. Bestalde, Euskal Herriko pintura flandestarraren adibiderik onenetakotzat har daiteke, teknikagatik, pintzelkada oso fina eta kolore bizi eta distiratsuen erabileragatik. Hiru irudiak monumentalak dira eta lehen plano osoa betetzen dute; atzealdeko paisaia urdinxkak, berriz, espazio erreal batean kokatzen laguntzen du. Era berean, Flandriatik ekarritako pintura hauetan, belusezko, brokaduzko eta armiño-larruzko soineko dotoreak, bitxiez gain, ohikoak dira.
- Beste kasu batzuetan bezala, segur aski Urduñakoa zen eta Flandriako merkataritza edo administrazioarekin zerikusia zuen pertsonaren batek eskuratuko zuen obra hau Urduñako Antiguako Ama Birjinaren Santutegirako.
- Barruan hamaika mila Birjinen erlikiak dituzten bost bustoko multzo baten parte da. Erdi Aroko elezahar ezagunaren arabera, Erromarako erromesaldian santa Ursulari lagundu zioten segizioa osatzen zuten eta Kolonian (Alemania) martirizatu zituzten.
- Gaur egun Europa eta Amerikako eliza eta museoetan banatuta dauden hogei bat erlikia-bustorekin erlazionatuta daude. Guztiak Bormandarren tailerretik datoz, Bruselan bizi diren eskultoreen familiatik eta bere garaiko lantegirik nabarmenetako batetik. Gasteizko multzoa osoena eta hobekien kontserbatutakoa da.
- Beste 4ak bezala Santa Birjinaren busto erlikia hau, Ortuño Ibañez de Aguirrek eta Maria de Esquível emazteak sortutako Gasteizko San Bizente elizako hamaika mila Birjinen kaperakoa zen. Karlos V.aren kontseilaria eta Herbehereetako interesak dituzten merkatarien familia bateko kide bat, suposatzen da berak ekarriko zituela pieza horiek bere bidaiaren batean, bere hileta-kaperara bideratzeko.
- Otoitz egiteko jarrera du, begi urratuak eta ezpain haragitsuak ditu, eta erretratu errenazentisten berezko indibidualizazioa erakusten du. 1520. urtearen inguruan sortu zen, eta kalitate bikaineko tailua da, xehetasun handiz egina. Apaingarri aberatsak dituen luxuzko jantzia, ile luze eta uhinduak eta buruko edergailuak nabarmentzen dira.
- Triptikoak Kristoren Pasioaren ziklo ia osoa irudikatzen du, Jerusalemgo Sarreratik Eraispeneraino, non guztira hamar eszena konta daitezkeen, zentzu narratibo handiz antolatuak, XV. mendeko pinturaren egiten zen bezala. Lanak fededunentzako tresna didaktikoa izan nahi zuen, gehienak analfabetoak baitziren.
- Erdiko taula Gurutziltzatzeari eskainita dago eta erdian Kristoren irudia duen konposizio simetrikoa da. Atzean, Jerusalemgo hiri-paisaia ikusten da, Flandriako berezko arkitekturarekin, egilearen jatorrizko zonaldea. Ezkerreko taulak Kalbarioko Bidearen eszena jasotzen du, eta eskuinekoak, Eraistea. Alboko oholen atzealdean, San Pedro eta San Pauloren irudiak daude.
- Irudiak oso gutxi modelatuta daude eta ia ez dute bolumenik iradokitzen. Arropa batzuek motibo gorriz, beltzez eta urre biziz egindako estanpazio deigarriak daramatzate, brokatuak imitatu nahian. Konposizioak Flandriako maisuek ohikoa duten tonu larria, edukia eta debozioa agertzen ditu.
- Obra hau ustezko egilea Santa Godelivako maisua da, Herbehereetatik etorritako artista, XV. mendearen amaieran Brujasen bizi zena. Lan handia egin zuen Espainiako eta Italiako merkatarientzat, eta, beharbada, bide horrek erraztu zuen obra hori Arabako Gesaltza Añana herrira iristea, baina ez dakigu nork agindu zuen.
- Arabako Foru Aldundiak 2009an eskuratutako formatu txikiko erliebe baten aurrean gaude; seguru asko erretaula batetik dator.
- San Jeronimo, eliza latindarreko lau gurasoetako bat, paisaia natural batean anakoreta eta penitentziagile gisa irudikatzen da. Santua biluzik dago, oihal txiki batez bakarrik estalita. Ohiko ezaugarriak ditu lagun. Alde batetik, burezurra, handikeriaren eta heriotzari buruzko gogoetaren sinboloa; bestetik, lehoia, legendaren arabera inoiz utzi ez zuena, errukiak garaitutako indar gordinaren sinonimo bihurtuz. Eskubiko eskuan, bularra kolpatzeko balio duen harri bat darama.
- Erliebea gorputzaren azterketa anatomiko bikainagatik, gihar sendoengatik eta aurpegiaren indar keinu eutsiagatik nabarmentzen da, guztiak ere Juan de Anchieta eskultore gipuzkoarraren ezaugarriak.
- Garai hartako talentu handieneko eskultoreetako bat izan zen Anchieta, Euskal Herrian, Gaztelan, Errioxan eta Aragoin lan egin zuen. Korronte erromanistaren hedatzaile handiena izan zen, Michelangeloren adibideari jarraituz. Erretauletan egindako lan ugari dira aipagarriak, besteak beste, Briviesca, Astorga, Tafalla eta Gasteizko San Miguel elizako amaitu gabeko erretaula nagusiaren tailak. Horietako batzuk Arte Sakratuaren Elizbarrutiko Museoan ikus daitezke.
Barrokoko artista nabarmenetako batzuek margotutako oihal handiak. XVII-XVIII. mendeak
Espainiako eta nazioarteko artista ospetsuen lan bikainak Arabako herri txikietan zeuden, bertako nobleziaren zaindaritzari esker. Zentro artistiko nagusietan erosten zituzten, izan ere han beren karguak bete ohi zituzten; ondoren, jatorrizko kaperetara eta parrokietara eramaten zituzten.- Neurri handian, mihiseak Kristo hilaren gaineko dolua irudikatzen du. Momentuak, Ama Birjinaren, San Juanen eta Maria Magdalenaren mina deskribatzen du Jesusen gorpu hilaren aurrean.
- Konposizioa oso barrokoa da eta dinamismoz betetako bi diagonal gurutzatuz osatuta dago. Lau pertsonaia monumentalek ia gainazal piktoriko osoa hartzen dute eta atzealde ilun eta zehaztugabe batean nabarmentzen dira. Jesusen irudi nagusia eta erdi-biluzia da eszenako protagonista; anatomia naturalistagatik eta larruazalaren zuri argitsuagatik nabarmentzen da. Kolore bizia eta bizia gailentzen dira marrazkiaren gainetik, eta haren tonalitateak edertasun handikoak dira.
- Gaspar de Crayer XVII. mendeko artista flamenko handienetako bat izan zen. Margolariaren heldutasun-garaiari zegokion lana, 1640ko hamarkadari. Bruselatik, Europako nobleziarentzat eta Flandesko gobernadorearekin batera zihoan Espainiako gortearentzat lan egiten zuen. Zirkulu horretan, Francisco eta Martin de Galarreta anaia gasteiztarrek jarduera diplomatikoa garatu zuten, eta haiek ekarri zuten obra handi hori Gasteizko Santa Maria katedraleko hil kaperara. Bere balio artistiko handia dela eta, bidaiariek eta intelektualek XVIII. mendetik aurrea miretsi egin dute.
- Museoan Jose de Riberaren formatu handiko hiru margolan daude ikusgai, Espainiako barrokoaren erakusle nagusietako bat. ‘El Españoleto’ bezala ezaguna, XVII. mendeko maisu espainiar handienetako bat izan zen eta bere ibilbide ia osoa Napolin garatu zuen erregeorde espainiarraren gorterako lan eginez. Handik datoz Kristoren margoak eta San Petri eta San Paulo apostoluak.
- San Paulo apostoluaren irudi monumentala zeru argitsu baten gainean nabarmentzen da, hodei grisekin eta argiune urdinekin. Santua zutik agertzen da, bere eskuinerantz jiratuta eta ikusleari begira. Bizar lodi eta adats beltz batekin irudikatuta, kapa gorri handi eta bikain bat janzten du, eta haren tolesturek estatuagintza klasikoa gogora dezakete. Berezkoak dituen ezaugarriei eusten die: bere martirioaren burua moztea gogorarazten duen ezpata handi bat eta karten liburua, bere geruzaren azpian ozta-ozta ikusten dena.
- Riberaren pinturaren ezaugarria klasizismoaren eta naturalismoaren arteko sintesia da, baita argiaren tratamendu tenebrista ere, Kristoan ikus daitekeena. Bi apostoluetan, berriz, pertsonaien errealismoa eta teknikaren maixutasuna dira nagusi. Hau aurpegiaren eta eskuen errealismoan antzematen da. Obra margolariaren garairik helduenekoa da, 1616an Napolira iritsi zenetik garatzen joan zena.
- San Pauloren margoa, San Petrirenarekin batera, baita Gurutze Kristoarena ere, Pedro de Oreitia y Vergara gasteiztarrarena izan zen, Karlos II.aren ministroa. 1694an hil zenean, Gasteizko Santo Domingo komentuari utzi zizkion, eta 1835eko desamortizazioaren ondoren, Arabako Foru Aldundiaren jabetzakoak izatera pasatu ziren. Arabako Foru Aldundiak 1999an sortu zenetik ditu museo honetan gordeta.
- Lan honek San Frantzisko, belauniko irudikatzen du, hausnartzera erretiratu zen kobazulo baten sarbidearen ondoan, besoak bular gainean gurutzatuta, frantziskotarren armarrian agertzen den bezala. Apur bat makurtuta eta gurutzebide batera begira dago, burezur bati bermatuz, eta, brebiario edo otoitz-liburu baten ondoan, bodegoi bat osatzen du. Aurpegia makalduta eta frantziskotarren aztura gerrian hiru korapiloko sokaz lotuta janzten du, ordena honetako kastitate, obedientzia eta txirotasun botoei erreferentzia eginez.
- Toledon bizi zen greziar jatorriko margolari haueta tailer garrantzitsu baten buru izan zen. Eliza, komentu eta debozio pribaturako obra erlijiosoaren eskaera handia izan zuen. El Greco izan zen San Frantziskoren irudia hobekien eraiki zuen artista: santu aszetiko eta gogoetatsuaren irudi hau, hain zuzen ere. Zenbait erreplika egin zituen, non, aldaera arinekin, eredua eta ikonografia errepikatzen zituen.
- Aipagarria da santuak janzten duen zaiaren ehunduran lortutako kalitate piktorikoa, artilekiz egindako oihalarekin, honen argitasunak kontraste egiten baitu haitzuloaren sarrerako hondo ilunarekin eta mendi-mazelarekin. Gehien nabarmentzen den kolore-mota huntz-hostoen berdea da, betiereko bizitza eta itxaropena sinbolizatzen dituena.
- Ageriko pintzelkada nabarmentzen da, baita zehazgabetasunak ere, garai hartan Espainian berria zen teknika veneziarraren bereizgarriak. El Grecok teknika horretan trebatu baitzen eta beti izan zuen Espainiako bere ordezkaririk onena.
- Obraren historiari buruzko berri ugari dago: 1846an Isabel II.aren aholkulari zen Remisako markesaren bildumaren parte zen. 1902an Grecori buruzko lehen erakusketa handian parte hartu zuen Prado museoan, eta geroago Ramón de la Sota industrialari bilbotarraren bilduman sartu zen. 1982an Arabako Foru Aldundiak familia horri erosi zion eta 1999an Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan sartu zen.
Metal nobleetan xehetasun handiz landutako objektu liturgikoak. XIII-XX mendeak
Zilarra da ikusgai dauden objektuak egiteko gehien erabiltzen den materiala. Mendeetan zehar parrokietako zerbitzu liturgikoetan erabili izan da eta oraindik ere funtzionaltasuna mantentzen duten artelanak. Gurtzarako, material noble eta iraunkorrez egiten ziren, eta, gainera, ederraren nolakotasuna bilatzen zen. Kalizak, patenak, intsentsu-ontziak, ekisainduak, gurutzeak eta krismerak, besteak beste, osatzen dute multzo hori.- Adatsaren Ama Birjinaren erlikitegiaren honen historia 1331-1340 arteko epealdikoa da, Pedro Gómez Barroso kardinala Avignongo (Frantzia) aita santuaren gortean bizi izan zen urteak. Kardinalak 1348an utzi zion testamentuan Sancha arrebari, hau Fernán Pérez de Ayala Kexaako (Araba) jaunaren ama baitzen. Azken honek 1378an Aiaratarren orubea zen Kexaako monasterioari emango dio. Ordutik hona museora eraman arte bertan egon da, eta familia honen ondasun preziatuenetako bat da, Erdi Aroko Arabako nazioartekoena eta ondare kultural garrantzitsua duena.
- Erretaula-tabernakulu bat da, urre koloreko zilarrez egina, Erdi Aroko elizek apaintzen zituztenak bezalakoa, baina miniaturaz egina. Dorre formako baldakin batez osatuta dago. Bi ateren bidez irekitzen denean, Ama Birjinaren eskultura txiki bat erakusten du, barruan babesten duen Haurrari bularra emanez. Ate mugikorretan, Ama Birjinaren bizitzako eszenak erliebean irudikatzen dira. Erliebe horiek gorantz lerratzen dira, eta 32 santu erlikia ere ikusten dira. Baina erlikia nagusia Ama Birjinaren irudian dago, eta haren buruan, kristalezko gizon baten barruan, Mariaren ile bat dago, obrari izena ematen dion erlikia.
- Pieza honek gordetzen dituen erlikien kantitateak eta kalitateak, baita erlikia-ontziaren berezko fintasunak eta aberastasunak ere, bere ugazabaren maila ekonomiko eta kulturalaren maila erakusten digu. Halaber Ayala familiak eta monasterioko mojek belaunaldiz belaunaldi kontserbatzean izan zuten ardura ere antzematen da.
- Gasteizko San Millan de Ali parrokiatik ekarritako zilarrezko obra ikusgarria da. Gurutze hau museoaren bildumaren parte da, eta bere parrokiako liturgia-ekitaldien ospakizunetan nortasun-ikur izaten jarraitzen du, urtean behin baino gehiagotan prozesatzeko itzultzen baita bertara.
- Prozesio-gurutzea urregintza erlijiosoaren obra landuenetako eta konplexuenetako bat da. Metalezko euskarriko pieza ugariz osatuta dago, barneko armadura baten gainean, edo “arima”, zurezkoa.
- Aliko pieza honek egitura gotiko bat jarraitzen du, adibidez besoetan erremate konopiala, oinarritik sortzen diren makollaren edo landare-irudikapenaren eszenak tradizio flandestarrari dagozkio. Baina gainerako elementuak, batez ere dekorazioa argi eta garbi errenazentista da. Gurutzearen aurrealdean adierazkortasun handiko Gurutziltzatuaren irudia nabarmentzen da, eta atzealdean Jordanen Bateoaren eszena bat garatzen da.
- Gurutze prozesional hau XVI. mendearen erdialdean egindako obra da, 1530-1540 bitartean datagarria. Nahiz eta ez dakigun zein artizatzaile, zilargin edo tailerretan egin zen, Gasteizko hiriko puntzoiaren bidez frogatzen da jatorria, hainbat puntutan estanpatuta baitago.
- Kutxatila hau Elvira Zulueta Ruiz de Gamizen alargun Ricardo Augustin Ortegak oparitu zion Gasteizko Santa Maria Katedralari 1925ean. Zulueta andreak, Kuban jatorria zuen ondasun handi baten oinordeko arabarrak, bere bitxi pertsonalak utzi zituen oinordetzan kutxatila egiteko. Garai hartan katedralean urtero antolatzen zen Ostegun Santuko monumentuan Guztiz Santua jartzeko diseinatua zegoen.
- Egilea Félix Granda izan da, Madrilgo Talleres de Arte Granda delakoaren sortzailea. Enpresa garrantzitsu horretan arte sakroko pieza garrantzitsuak egin ziren Espainiako eta atzerriko eliza askorentzat, eta mota horretako lanetan berrikuntza handia bultzatu zuen.
- Kutxatilak forma angeluzuzena du, bi isurkiko teilatu trapezoidal batez estalita dago eta urre gaineko zilarrez egina dago. Marfilezko plakak eta harribitxizko inkrustazioak ditu. Irudi geometriko eta begetalez apainduta dago, baita marfilez egindako Pasioaren gaiez egindako eszenez ere. Estilistikoki pieza eklektikoa da, korronte artistiko desberdinak nahasten dituena.
- Ekisaindua Eukaristia erakusteko eta Corpus Christi egunean prozesioan eramateko erabiltzen den objektu liturgikoa da. Kristoren gorputza gurtzeko eta fededunen artean haren debozioa sustatzeko sortu zen.
- Samaniegokoa tenplete motako ekisaindu eramangarria da, eta bere berezitasuna eraikuntza arkitektoniko baten itxura hartzen duena da. Errege Katolikoen garaiko eraikin gotikoetan inspiratuta dago. Eraikin horiek imitatzen ditu, ez bakarrik egituran, baita hainbat eraikuntza-elementutan ere: arku konopialak, arbotanteak, gailurreriak, etab. Dekorazioa landarezkoa da eta pieza Gurutzean dagoen Kristoren irudiarekin errematatzen da.
- Ekisaindu honek gaur egun bere funtzio liturgikoa mantentzen du, bere jatorrizko herrian, Samaniegon, Corpus Christi guztiak prozesatzen baititu.
Material nobleetan eta apaingarri aberatsetan liturgiarako sortutako askotariko obrak. Kronologia desberdinekoak. XVI-XX mendeak
Ikusgai dauden obren artean, kasulak, dalmatikoak, estolak eta abar daude, garai eta estilo askotakoak, eta Arabako hainbat herritako elizetako (Gamarra Nagusia edo Uribarri-Dibiña, esaterako) liturgiaren egileen janzkerarako balio izan zuten. Gainera, aldareak edertzeko edo prozesio-elementu gisa erabiltzen diren beste ehun batzuk. Horiek guztiek osatzen dituzte parrokiako ostilamenduak, oihal dotorez eginak eta gainean zetazko, urrezko eta zilarrezko harietan brodatuak.- San Joan Bataiatzailea Kristoren profeta, martiria eta aitzindaria umetan irudikatzen da. Bere gorputz biluzia zoru harritsu baten itxura duen oinarri bati bermatzen da, basamortuan duen erretiroari erreferentzia eginez. Taila urre-koloreko idulki baten gainean dago, galloiekin, eta bere ikonografiaren berezko elementuekin, arkumearekin eta ezkerreko eskuan estandartea duen gurutze gurutzedunarekin batera. Eskuineko eskuarekin arkumea seinalatzen du, Kristoren sakrifizioa iragarriz.
- Tailua kontu handiz modelatuta dago. Gorputza guri-guria, halere ongi neurtua eta hankak, proportzionalki, apur bat motzak. Aurpegian masail mamitsuak ditu eta, bai begiak baita bekokian, xerlo kizkur marduletan pilatzen zaion ilea ere, gaztain kolorekoak dira. Irudiaren adierazpena bizia da, ikusleari bere iragarle eginkizuna betetzen bezala begiratzen dio.
- Juan Martínez Montañésen eskolari dagokio. Hau Sevillako irudigintzako eskolako eskultorerik nabarmenena izan zen, batez ere XVII. mendearen lehen erdian. Jaen probintzian jaioa, Granadan sortu zen eta ondoren Sevillan jarri zuen ltailerra, garai hartan artista ugari zituen hirian. Bere estiloaren eragina Sevillako eskola osora hedatu zen eta handik beste toki batzuetara zabaldu zen. Bere lan batzuk eredu izatera iritsi ziren eta izugarrizko zabalkundea izan zuten, baita Amerikan ere.
- Bildumako apaingarririk zaharrenak dira, XV. mendekoak. Gamarra Nagusiko Jasokundearen parrokian gorde dira XX. mendeko 20ko hamarkadara arte, etengabeko erabilerari esker.
- Eliza-kapa funtzio solemneetarako, prozesioetarako adibidez, jantzi liturgikoa da. Bere izena bere jatorrizko funtzioarekin lotuta dago, kanpoko zeremonietan euritik babestea, eta, beraz, jatorrian kaputxoi bat zeraman, beranduago, bizkarrean zintzilik dagoen “kapelu” edo pieza bihurtzen dena.
- Kasulla, aldiz, liturgian gehien erabiltzen den janzkera da, ospakizun guztietan erabiltzen baita.
- Gamarra Nagusiko jantzi hauek zeta granatezko belusez eginak daude eta kalitate handiko hariekin egindako brodatuak egiteko hainbat teknika konbinatzen dituzten ertzeko zerrendak dituzte. Brodatuen teknikak, tonuen mailaketan eta marrazkien definizioan ikus daitekeenak, piezen goxotasuna adierazten du. Ikonografia ertzeko zerrendetan biltzen da gehien bat da eta elementu arkitektonikoak dituen eszenatoki xehe batean kokatutako santuak erakusten ditu.
- Araban ehungintzako arteek izan zuten distirarik handieneko garaia XVI. mendearen azken herena izan zen. Orduan Gasteizen brodatze-tailer indartsu eta entzutetsuak martxan zeunden eta hiriko tailer horietakoren bati egozten zaio multzo hori egitea.
- XVII. mendekoa da Manurgako Kristo Gurutziltzatua, Txinatik etorritako eta Filipinetan finkatutako artisauek egindakoen ezaugarriei erantzuten die. Manilan, hiriburuan, koloniarik handiena osatzen zuten. Europarren gustuak eta manerak jarraituz lan egiten zuten, batez ere arte flamenkoarena eta geroago Andaluziako eskolena.
- Tailu horiek egiten hasi zirenean, Espainiako koloniako eliza, komentu eta eraikin publiko berrietan gurtzarako balio izatea zuten helburu, baina, kasu batzuetan, penintsulako hainbat parrokiari edo partikularri emateko ardura hartu zuten.
- Arabako probintzian filipinar jatorriko pieza ugari iristen dira, gehienak uharte horietan nabarmendu ziren euskaldunek emandakoak. Adibidez, Andrés Martínez de Murguía (1654-1732), Manurgakoa, Cadizen bizi zena, Atlantikoko sareko merkatari aktiboenetako bat izan zen. Hil zenean, jatorri asiarreko eta novohispaniarreko zenbait piezek Manurgako Tourseko San Martin parrokiaren Amaierako Kristoren kapera apaindu zuten. Ondare honek Filipinetako Kristo honetaz eta beste batez gain, gaur egun museo honetan dauden ehungintzako eta urregintzako beste pieza batzuk ere osatzen zituen.
- Kutxa hau Namban arte estilokoa da. Lehen europearrak Japoniara iritsi eta laka ezagutzean izan zuten liluraren islada da. Horregatik, XVI. mendearen azken hamarkadetan, esportaziora bideratutako genero espezifiko bat sortu zen, nambana, Japoniako merkatura bideratutako lakatik erabat bereizia.
- Egur lakatuko pieza da, nakarrezko inkrustazioekin, eta erabat japoniar izaera duten landare- eta lore-dekorazioekin beteta dago: krisantemoak aurrealdean, astigar adarrak atzealdean, hirustar japoniarrak eta laranjondo adarrak alboetan. Kutxa babesten duten ertzak eta giltza-zuloa kobrezko pieza krisantemoekin eta gereziondo-loreekin apainduta daude.
- Askotan, kasu honetan bezala, kutxa horiek erlikia-ontzi gisa erabiltzen ziren.
- Obra Gasteizko Gotzain Jauregiko sakristian egon zen 1995. urtera arte; 1999an Museoaren funtsetan sartu zen.
- Palioa apaingarri liturgiko bat da, hainbat ekintzatan erabiltzen dena, hala nola prozesioetan. Errezel-mota bat da, oihalez egina, lau hagaz lotua, eta apaiza edo Eukaristia estaltzeko erabiltzen da.
- Palio hau, Manurgako (Araba) San Martin elizako Kristoren kaperatik dator. Andrés Martínez de Murgiak eman zion dohaintza, 1700. urte inguruan. Jaun hau Cadizen bizi ziren merkatari familia garrantzitsu bateko kidea zen, eta Indiekin merkataritzan aritzen ziren. Palioaz gain, kapera objektu bikain eta exotikoenez hornitu zen, horien artean marfil filipinarrez egindako Kristo bat, Mexikoko urregintzako objektuak eta abar.
- Txinatar jatorriko obra da, Manilatik datorrena, XVII. mendearen amaieran egina. Kolore anitzeko zetazko hariz brodatuta dago, eta egitura konplexu bat osatzen du, simetria eta konposizioaren proportzionaltasuna aipagarriak dira.
- Erdian lore erraldoi bat du, zortzi petalokoa; angeluek erronboida-formako konposizio handi bat dute, vetan loreak, kariatideak eta kerubinak brodatuak daude. Indioilarrak nabarmentzen dira, banakako irudi gisa tratatuak, hegoak zabalduta. Ertzak, landare-greka batez errematatuta daude. Greka hauek ekialdeko ezaugarriak dituzten haurrak eta irudi geometrikoak ornatuta daude.
XVIII. mendeko jaiotza aparta