Napolitarren Jaiotza

Vitoria-Gasteizen urte osoan zehar XVIII. mendeko Napolitarren jaiotza paregabe honetaz goza dezakegu Gabonetan garrantzi berezia duen arren.

Irudiak eta eszenografia bateratzen dituen muntaiaren ezaugarriak direla eta, Jaiotza hau neurri handiko beira-arasa batean kokatuta dago, katedralaren alboko nabeetako batean, hau da, museoaren esparrutik kanpo. Oraingo muntaia eszenografikoa Arabako Jaiotza Elkartearen lana da.

Felix Alfaro Fournier karta bildumagile eta enpresaburu arabarrak 1952an Arabako Foru Aldundiari egindako dohaintza izan zen. Arabako museoei egindako dohaintza honekin eta beste batzuekin, probintziako ondarea aberastea zuen helburu. Jaiotza Italian bertan erosi zuen, eta urte askoan Arabako Arte Ederren Museoan egon zen ikusgai. 2003az geroztik, Eleizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoaren bilduman gordailu gisa sartu zen.

Misterio Santuaren irudikapena Gasteizko Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan.

Jaiotzen historia, mundu kristauaren adierazpen artistiko gisa, oso zaharra da. Jaiotzen historia, mundu kristauaren adierazpen artistiko gisa, oso zaharra da. XVIII. mendearen bigarren erdialdean, hainbat baldintzek Napoliko erregeordetzan errotzea eta distiratzea eragin zuten. Karlos III.erregearen, zaletasunak ospetsu bihurturik, gustua berehala nagusitu zen gortearen, noblezia eta herrialdeko goi-agintarien artean, eta beren jaiotzak Napoliko tailerrei enkargatzen zizkieten. Beraz, esperientzia erlijiosoa baino jai-girokoa eta laikoa bihurtzen dira, goi mailako dibertimendua eta erregetzaren imitazioz egokitua.

Artista eta artisau askok hartzen dute parte Jaiotzak egiten : hala nola, arkitektoak, eskultoreak, margolariak, zizelkariak, zilargileak, zeramikariak, jostunak, etab.

Buztinez, zurez, alanbrez, estopaz, sokaz eta ehunez egindako 56 piezaz osatuta dago. Irudiek estopaz forratutako alanbrezko eskeleto bat dute, gorputzei forma emateko eta soka fin baten bidez eusten zaien; sistema horrek irudien jarrera aldatzea eta eszenetara egokitzea ahalbidetzen du. Buruak terrakota polikromatuzkoak dira, adinaren, arrazaren eta abarren irudikapenean xehetasun handiz eginak, eta kristalezko begiak dituzte. Gorputz adar gehienak, bestalde, egurrez zizelkatuta eta polikromatuta daude.

38 irudi baino ez dira gizakiak, eta hiru tamaina dituztenez muntaian sakontasun-sentsazioa lortzen da. Misterioa deritzona, aingeruak eta erregeak 40 eta 45 cm artekoak. Gainerako irudiak txikiagoak dira, 25 eta 30 cm artekoak, eta baita 20 cm-koak ere, azken hauek, ikuslearengandik urrutien dagoen eremuan daude.

Ahuntzain
Aingeru

Pertsonaiak beren izaera sozialaren eta sortu ziren garaiko estiloaren arabera jantzita daude XVIII. mendeko moda, eta eredu errealetan oinarritzen dira: luxuzko oihalak dituzten erregeak; artzainak eta eskulangileak berriz, arropa xume eta makalagoekin. Halaber hainbat material eta teknikaz apaindutako damaskoak, barautsak, soilguneak eta beluse-belusak aurki ditzakegu: brodatuak, galoiak, zintak, parpailak, lentejuelak, xaflak, harribitxiak, etab.

Misterioa deritzona eszena herrikoiez, azokaz, artzainez, saltzaile ibiltariez, musikariez eta gremio ezberdinetako ordezkariez inguratuta dago. Gai sakratua batzuetan Napoliko kaleetako eguneroko bizitza irudikatzeko aitzakia bihurtzen da. Todo se ve enriquecido por el gran número de accesorios, Figuren zereginetan osagarri diren xehetasun ugari eta era askotarikoak daude: hainbat materialez egindako bitxiak, lanabesak edo etxeko tresnak benetako ereduak erreplikatuz.

Gasteizko Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoaren Jaiotza Napolitarra.
Quisque ultrices iaculis urna, interdum dictum lorem tristique et.
0 +
Awards
0 +
Handiwork
+ 0 K
Monthly Visitors

Nunc risus augue, porta eu nunc ut, condimentum mattis nisi. Fusce eros ante, congue eu nibh eu, pharetra pellentesque nulla. Aliquam erat volutpat. Morbi in enim fermentum, faucibus augue id, rhoncus arcu. Nam ac ex sit amet tellus convallis venenatis. Nam nec porttitor ipsum.

Ordutegia

Asteartetik ostiralera:
10:00-14:00 eta 16:00-18:30
Larunbatetan:
10:00-14:00
Igande eta jaiegunetan:
11:00-14:00
Astelehenetan, itxita
Aretoak itxi baino 10 minutu lehenago hustuko dira.

Helbidea

Maria Sortzez Garbiaren katedrala
Cadena y Eleta monsinorea kalea
01008 Vitoria-Gasteiz

Museoa Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedraleko girolaren espazioan dago.