Museoa Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedraleko girolaren espazioan dago. Bilduma aldare nagusia inguratzen duen nabe erdizirkularrean dago. Esparru soil eta itzel horretan, lanak materialekin eta haien kronologiarekin lotutako ataletan antolatzen dira. Erakusketa modu erakargarri eta didaktikoan aurkezten da, esperientzia gozagarria izan dadin.
Espazio paregabea kaperak erakusketa-areto bihurtzen baitira eta bertan espirituala eta museistikoa elkarrekin bizi dira.
Asteartetik ostiralera:
10:00-14:00 eta 16:00-18:30
Larunbatetan:
10:00-14:00
Igande eta jaiegunetan:
11:00-14:00
Astelehenetan, itxita
Aretoak itxi baino 10 minutu lehenago hustuko dira.
Maria Sortzez Garbiaren katedrala
Cadena y Eleta monsinorea kalea z/g
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel. +34 945 150 631
Museoa: Google Maps
Parking Katedrala: Google Maps
Museoaren ondoan Katedralaren aparkaleku estalia eta zaindua dago, 24 orduz irekita. Hainbat desgaitasun dituzten pertsonentzako plazak eskaintzen ditu. Ibilgailu elektrikoetarako kargagailuak ditu.
Gasteizko tranbiaren bi lineek (Abetxuko-Florida eta Ibaiondo-Unibertsitatea) geltokia dute Lovaina plazan eta Eusko Legebiltzarrean, Museotik metro gutxira.
1., 4., 6., 7. eta 10. lineek Museoaren atearen aurrean dute geltokia; eta 5. lineak, hurrengo Prado kalean.
Cadena y Eleta gotzainaren kalean taxi-geltoki bat dago Museoaren sarreraren parean.
Informazio pertsonalizatuko salmahaia eta argitalpen eta oroigarrien salmenta.
Ibilbidean zehar, audiogidaz hornitutako hainbat espazio eta obra aurkituko dituzu.
Bisita-eskaerak pertsonen interesen eta ezaugarrien arabera bideratzen ditugu.
Ikusgai dauden artelanei eta elizbarrutiko ondare artistikoari buruzko kontsultei erantzungo diegu.
Premia bereziak dituzten talde eta pertsonentzako eskugarri.
Sartzeko arrapala zabala eta erosoa eta ate irisgarriak museoaren barrualderaino.
Motxilak, poltsak, moto-kaskoak eta maleta txikiak gordetzeko da.
Museoko Harreran aldez aurretik eskatuta eskura daiteke.
Museoak desgaitasun fisiko desberdinak dituztenentzat egokitutako komunak ditu.
Museoa gure iraganarekin topo egiteko, artelanak behatuz gozatzeko eta gure ondarea errespetatzen ikasteko lekua da.
Museoaren helburua gure ondarea gizarteari hurbiltzea da. Horretarako, haurrei nahiz helduei zuzendutako hezkuntza-programak garatzen ditu, bisitatzen gaituzten pertsonen gozamenerako eta hezkuntzarako tresnak sortuz, Museoaren bilduma zabaltzeko asmoz.
Ikertzaileen eta, oro har, jendearen kontsultei erantzuten diegu, bildumako lanei eta elizbarrutiko ondare artistikoari buruz.
- Bisita librea
- Hitzartutako taldeak (hitzordua aurretik eskatuta)
- Ibilbide bereziak eta ikasleentzako eta helduentzako tailer-bisitak
- Gure adinekoentzako bisita interaktiboak
- Partikularrentzako bisita komentatuak (urtaro eta gaien arabera)
- Kontsulta espezializatuak
- Irakasleentzako prestakuntza-saioak
Maria Sortzez Garbiaren katedrala
Cadena y Eleta monsinorea z.g.
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel. +34 945 150 631
Aretoak bisitatu ondoren, hemen, museoko bildumarekin lotuta dauden hainbat oroigarri eros ditzakezu.