MUSEOTIK

  • 2024/02/01
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Euskadiko 40 museo biltzen dituen MUSEOTIK atari berria kaleratu du.
Museoen eta herritarren arteko topagunea izan nahi du, konektatzeko eta gozatzeko.

Atari honek honako hauek eskaintzen dizkigu:

  • Artea eta kultura guztion eskura
  • Bildumak arakatzeko nabigazio-tresnak
  • Bistaratze-esperientzia berriak: 3D bisorea eta bereizmen handia
  • Edukia, istorioak eta agenda
  • Bilduma pertsonalizatuak partekatzea eta horietaz gozatzea

Ongi etorri MUSEOTIK!!!

Ordutegia

Asteartetik ostiralera:
10:00-14:00 eta 16:00-18:30
Larunbatetan:
10:00-14:00
Igande eta jaiegunetan:
11:00-14:00
Astelehenetan, itxita
Aretoak itxi baino 10 minutu lehenago hustuko dira.

Helbidea

Maria Sortzez Garbiaren katedrala
Cadena y Eleta monsinorea kalea
01008 Vitoria-Gasteiz

Museoa Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedraleko girolaren espazioan dago.