‘Triptiko flandestar bat desmuntatzen’ bisita-tailerra

  • 2025/04/02

Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoaren 25. urteurrena dela eta, 2025eko apirilaren 10ean, osteguna, 19:00etan, 2014an egindako jarduera bat errepikatzen dugu, ‘Making off de un tríptico flamenco’ / ‘Triptiko flandestar baten making off-a’.

2025ean, ‘Desmontando un tríptico flamenco’ / ‘Triptiko flandestar bat desmuntatzen’ bisita-tailerrean Carlos Venegas Garcíak, UPV/EHUko zaharberritze eta teknika artistikoen irakasleak, triptiko hauek nola egin ziren kontatuko digu: egurra prestatzeko teknikak, pigmentuak eta aglutinatzaileak, inprimazioen prestakuntza, … Jardueraren atalik praktikoenean, lanpara ultramorearen bidez, birpintatzeak, bernizaren narriadura edo zuraren lotuneak erakutsiko dizkigu. Era berean, zaharberritze-teknika desberdinei buruz hitzegingo digu.

Ordutegia

Asteartetik ostiralera:
10:00-14:00 eta 16:00-18:30
Larunbatetan:
10:00-14:00
Igande eta jaiegunetan:
11:00-14:00
Astelehenetan, itxita
Aretoak itxi baino 10 minutu lehenago hustuko dira.

Helbidea

Maria Sortzez Garbiaren katedrala
Cadena y Eleta monsinorea kalea
01008 Vitoria-Gasteiz

Museoa Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedraleko girolaren espazioan dago.