Museoaren 25. Urteurrena
- 2024/06/07
Aurten Arte Sakratuaren museoaren jaiotzaren 25. urteurrena ospatzen dugu, 2024ko udaberritik 2025eko udaberrira ospatzeko ekintzez betetako agenda prestatu dugu.
Sarrerako panelerako bideo erakargarri berri bat prestatu dugu, irudi-teknika berrienekin bat datorrena: 3D, bereizmen handiko irudiak, aireko bistak, gure museoan sartzera eta bertan aurkituko dituen artelanez gozatzera hurbiltzen den oro gonbidatzeko.
Erakusketa berri batean paper estanpatu dekoratibo batzuk aurkeztuko ditugu. Orain dela 25 urte Santa Maria Katedraleko Jesusen Izen Gozoaren Erretaularen atzeko hutsarte batean aurkitu zirenak.
Fernando Bartolome, UPV/EHUko irakaslearen hitzaldia, paper estanpatuen arteaz eta, zehazki, ikertzen aritu den museoaren artelan ezohiko hauetaz ilustratzeko.
Arabako Foru Aldundiko Zaharberrikuntza Zerbitzuko José Cortesen hitzaldia, flandestar paper estanpatu dekoratiboen zaharberritzearen arduraduna.
Artearekin elkarrizketan Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean antolatu dugun museoko obra interesgarrienetako batzuei buruzko hitzaldi zikloa da. UPV/EHUko hainbat irakasle izango ditugu museoan
2025eko udaberrirako Carlos Venegas UPV/EHUko irakaslea izango dugu “Triptiko flamenko bat desmuntatzen” izeneko bisita egiteko. Triptikoak eraikitzeko erabiltzen ziren materialak, XV. eta XVI. mendeetan ematen zitzaien tratamendua eta kontserbazio-teknikak erakutsiko dizkigu.
Maria Sortzez Garbiaren Katedraleko erakusketa beira-arasa ere berrituko dugu, jendearentzat ezezagunak diren eta eskuratu berri, erosi, dohaitzan eman edo zaharberritu diren eta oraindik Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoko bilduma iraunkorraren parte ez diren lanak erakutsiz.