MDASen artea deskubritzen

  • 2025/05/15

Maiatzaren 18a Museoen Nazioarteko Eguna da eta ICOMetik (Nazioarteko Museoen Kontseiluak) aurten aukeratutako leloa ‘Museoen etorkizuna etengabe aldatzen ari diren komunitateetan’ izan da.

Azkenaldian, gure museoan artea eta museoak gazteei hurbiltzeko proiektu bat lantzen aritu gara. Gaurtik aurrera, 16 eta 18 urte bitarteko gazteentzat ‘MDASen artea deskubritzen’ jarduera martxan jarriko dugu.

Ekintzaren iraupena ordu erdikoa da eta ikasleen interesak zeintzuk diren ezagutu nahi ditugu. Esperientzia interaktibo honetan, ikasleek, beraien mugikorrekin, argazkiak egingo dituzte, haien dituzten jakinminak guri iradokitzeko. Irudi horiek proiektatuko ditugu eta elkarrizketa bat sortzen saiatuko gara. Azken finean, ikasleen interasaren bitartez erakutsi nahi bait dugu museoa.

Jarduera honek, egunez egun museotik gauzatzen ditugun helburuetako bat izan nahi du:
funtsezko konektorea, berritzailea eta nortasun kulturalaren zaindaria, baina baita etengabe aldatzen ari diren komunitate iraunkor eta inklusiboen eraiketan partehartzailea.

Bisita-tailer hau, hemendik aurrera museoaren hezkuntza programaren parte izango da eta bigarren hezkuntzako eta batxilergo ikastetxe eta institutuei zuzenduta dago.
Bisita-tailer hau doakoa da. Parte hartzeko, deitu 945 150 631 telefonora edo idatzi info@museosacrovitoria.eus helbide elektronikora.

Ordutegia

Asteartetik ostiralera:
10:00-14:00 eta 16:00-18:30
Larunbatetan:
10:00-14:00
Igande eta jaiegunetan:
11:00-14:00
Astelehenetan, itxita
Aretoak itxi baino 10 minutu lehenago hustuko dira.

Helbidea

Maria Sortzez Garbiaren katedrala
Cadena y Eleta monsinorea kalea
01008 Vitoria-Gasteiz

Museoa Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedraleko girolaren espazioan dago.