Izen Eztiaren erretaularen paper estanpatu dekoratiboak

  • 2024/06/07

Erakusketa honetan XVI. mendeko paper estanpatu dekoratibo ezohikoak aurkezten ditugu. 1999an Arte Sakratuaren museora aldi baterako eramateko, Santa Maria Katedraleko Jesusen Izen Eztiaren flandiar erretaula desmuntatzeko lanetan ari zirela, apropos moztutako eta apaintzeko asmoarekin erretaularen atzeko hutsarte batean jarritako 11 paper zatiak aurkitu zituzten. Litekeena da espazio hori erlikiaren bat kokatzeko erabiltzea.

Nahiz eta honelako paperak erretaula batean aurkitzea arrunta ez den, badakigu altzariak, aldareak, kutxak, erlikia-ontziak, musika-tresnak, liburu-babesak edo bestelako dekorazio objektuak apaintzeko erabili ohi izan zirela.

11 zati hauek elkartzeak, erretaularen baoaren dekorazioan erabilitako paperaren irudi nagusia berreraikitzeko aukera eman digu. Diseinua kartela batean kokatuta dauden landare eta animalia elementuen multzo batek osatzen du. Hau estilo manierita zinta gisa azaltzen da eta barruan mahatsak luku naturalean bilduta, mahatsondo orriak bere kiribilekin, laranjak, marrubiak, sorgin-orratza, arrosak ikus ditzakegu.

Paper estanpatu dekoratibo hauekin museoaren aretoetan ikusgai dagoen museoaren bilduma material berri batekin handitu dugu.

Hitzaldia: Fernando R. Bartolomé García (UPV/EHU): Un papel estampado decorativo del retablo del Dulce Nombre de la catedral Santa María de Vitoria-Gasteiz, hoy en el Museo Diocesano de Arte Sacro

Ekainak 19, 18:00 etan

Doan, edukia bete arte

Ordutegia

Asteartetik ostiralera:
10:00-14:00 eta 16:00-18:30
Larunbatetan:
10:00-14:00
Igande eta jaiegunetan:
11:00-14:00
Astelehenetan, itxita
Aretoak itxi baino 10 minutu lehenago hustuko dira.

Helbidea

Maria Sortzez Garbiaren katedrala
Cadena y Eleta monsinorea kalea
01008 Vitoria-Gasteiz

Museoa Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedraleko girolaren espazioan dago.