Gabonak: ‘Museoa familian’

  • 2022/12/18

Gabonak museoko artelan askotan daude. Jesusen Jaiotzak edo Errege Magoen Adorazioak sorpresa eta esanahi asko gordetzen dituzte. Zure familiarekin aurkitu nahi dituzu?

Bisita komentatua ‘Gabonak artean’

Gabonetako ikonografia du ardatz. Flandesko triptikoak, urregintzako lanak edo jaiotza napolitarra aztertuko ditugu, Jesusen Jaiotzaren eta Epifaniaren irudikapenen bidez. Gabonetako historiara, ospakizunetara, pertsonaia sakratuen sinbologiara edo gertaera horien eszenatokietara hurbilduko gara: jaiotza, hondakinak edo haitzuloak.

Erreserbak: 945 150 631
10 urtetik gorako haurrekin lagunduta dauden helduentzat gomendatua. (gaztelaniaz).

  • Abenduaren 22 eta 29an 17:00etan
  • Abenduaren 23 eta 30ean, 12:00etan.
Jarduera librea ‘Gabonetako detektibeak’

Familian egiteko jarduera irekia, bilaketa joko baten laguntzaz. Jaso ezazu museoko harreran.

Erreserbak: 945 150 631
10 urtetik gorako haurrekin lagunduta dauden helduentzat gomendatua. (gaztelaniaz).

  • Abenduaren 20tik urtarrilaren 5ra

Jarduera guztiak doakoak dira. Ikusi pdf

Ordutegia

Asteartetik ostiralera:
10:00-14:00 eta 16:00-18:30
Larunbatetan:
10:00-14:00
Igande eta jaiegunetan:
11:00-14:00
Astelehenetan, itxita
Aretoak itxi baino 10 minutu lehenago hustuko dira.

Helbidea

Maria Sortzez Garbiaren katedrala
Cadena y Eleta monsinorea kalea
01008 Vitoria-Gasteiz

Museoa Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedraleko girolaren espazioan dago.