Gabonak museoan

  • 2024/12/18

Gabon hauetan helduentzako bisita tematikoekin eta txikientzat tailerrekin bueltan gara

MuseotikGabonak artean’ bisita tematikoak prestatu ditugu eta Gabonetako gaiak irudikatzen dituzten museoko artelanak ezagutuko ditugu. Flandesko triptikoak, urregintzako lanak edo jaiotza napolitarra aztertuko ditugu, Jesusen Jaiotzaren eta Epifaniaren irudikapenen bidez. Gabonetako historiara, ospakizunetara, pertsonaia sakratuen sinbologiara edo gertaera horien eszenatokietara hurbilduko gara: jaiotza, hondakinak edo haitzuloak.

Bisita tematikoa. ‘Gabonak artean’.

  • Helduak eta 10 urtetik gorako haurrak.
  • Erderaz
  • Abenduak 26 eta urtarrilak 2 _ 17:00etan
  • Abenduak 27 eta urtarrilak 3 _ 12:00etan

Txikienentzat ‘Gabonetako Argiak’ tailerra prestatu dugu. Bisitatzen ditugun artelanetan argia izango da protagonista. Izar batek Gabonetako gaiak lantzen dituzten museoko artelan barrena gidatuko gaitu. Suak, farolek edo kandelek argiztatutako artelan horietan zer ezkutatzen den ikusi eta aurkituko dugu: artzainak, musikariak, erregeak, animaliak, paisaiak, eraikinak… eta jarduera plastiko batekin amaituko dugu: faroltxo batekin.

Haurrentzako tailerra. ‘Gabonetako Argiak’.

  • 6-12 urte
  • Euskera
  • Abenduak 26 eta 27
  • 11:00etatik 12:30ra

Jarduera libre. ‘Gabonetako detektibeak’.

Familian egiteko jarduera irekia, bilaketa joko baten laguntzaz. Jaso ezazu museoko harreran.

  • Abenduak 21etik Urtarrilak 6ra arte

JARDUERA GUZTIAK DOAN

ERRESERBAK 945 150 631

Ordutegia

Asteartetik ostiralera:
10:00-14:00 eta 16:00-18:30
Larunbatetan:
10:00-14:00
Igande eta jaiegunetan:
11:00-14:00
Astelehenetan, itxita
Aretoak itxi baino 10 minutu lehenago hustuko dira.

Helbidea

Maria Sortzez Garbiaren katedrala
Cadena y Eleta monsinorea kalea
01008 Vitoria-Gasteiz

Museoa Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedraleko girolaren espazioan dago.