Ezagutu Gabonak museoan
- 2025/12/15
Gabon hauetan zatoz museora eta gozatu familia osoarentzat prestatu ditugun jarduerekin.
Bisita tematikoa. ‘Gabonak artean’.
Gabonetako gaiak irudikatzen dituzten museoko artelanak ezagutuko ditugu. Flandesko triptikoak, urregintzako lanak edo jaiotza napolitarra aztertuko ditugu, Jesusen Jaiotzaren eta Epifaniaren irudikapenen bidez. Gabonetako historiara, ospakizunetara, pertsonaia sakratuen sinbologiara edo gertaera horien eszenatokietara hurbilduko gara: jaiotza, hondakinak edo haitzuloak.
- HELDUAK eta 10 urtetik gorako haurrak.
- Erderaz
- abenduak 23 eta 30
- 12:00etan eta 17:00etan
Haurrentzako tailerra. Gabonak Arte Sakratuaren museoan.
Museoan zehar ibiliko gara gabonetako gaia duten artelanak deskubritzen, gero jarduera plastikoa egingo dugu. Hainbat material izango ditugu horretarako, irudimenak mugarik izan ez dezan!
- 6-12 urte
- Euskeraz
- Abenduak 23 eta 30
- 11:00etatik 12:30ra
Jarduera libre. ‘Gabonetako detektibeak’.
Familian egiteko jarduera irekia, bilaketa joko baten laguntzaz. Jaso ezazu museoko harreran.
- Abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra arte
JARDUERA GUZTIAK DOAN
ERRESERBAK 945150631





