Exposizio-aldaketa

  • 2023/02/23

Arabako Foru Aldundiaren jabetzako eta Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoaren bildumako zati dan ‘Asisko San Frantzisko belauniko gogoeta egiten’ Grecoaren mihise bikaina berriro eskatu da erakusketa garrantzitsu batean parte hartzeko.

El Greco en el Laberinto‘ erakusketa 2023ko urriaren 13tik 2024ko otsailaren 9ra bitartean egingo da, Milango Palazzo Realen.

Hori dela eta, dagokion aretoa birmoldatu da, eta El Grecoren mihisearen ordez Museoaren bi koadro jarri dira: Birjina Haurrarekin eta Familia Santua San Juanitorekin. Biak XVI. Mendearen bigarren erdialdekoak dira, eta Eskola Flandestarren obra anonimoak dira; beraz, ondoren egiten den pintura barrokoaren erakusketaren zubi gisa balio dute.

‘Familia Santua San Juanitorekin’ eta ‘Birjina Haurrarekin’

Ordutegia

Asteartetik ostiralera:
10:00-14:00 eta 16:00-18:30
Larunbatetan:
10:00-14:00
Igande eta jaiegunetan:
11:00-14:00
Astelehenetan, itxita
Aretoak itxi baino 10 minutu lehenago hustuko dira.

Helbidea

Maria Sortzez Garbiaren katedrala
Cadena y Eleta monsinorea kalea
01008 Vitoria-Gasteiz

Museoa Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedraleko girolaren espazioan dago.