Museoaren bi artelan Bilboko Arte Ederren Museoan

  • 2024/09/18

2024ko urriaren 13ra arte El Greco eta Juan Carreño de Mirandaren artelanak Bilboko pinakotekan ikusi ahal izango dira

Arabako Foru Aldundiaren jabetzakoak eta Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoaren bildumakoak diren El Grecoren “San Frantzisko belauniko gogoeta egiten” mihisea eta Juan Carreño de Mirandaren ‘Mariana de Austria’ mihisea berriro eskatu dira erakusketa batean parte hartzeko.

2024ko ekainaren 21etik aurrera El Grecoren ‘San Frantzisko belauniko gogoeta egiten’ eta Juan Carreño de Mirandaren ‘Mariana de Austria’ artelanek Bilbon parte hartzen dute ‘Sota familia. Arte eta mezenasgoa’ bildumazaletasunaren eta familia honek XIX. mendearen amaieratik Bilboko hiriko bizitza kulturalean izan zuen rol protagonistaren atzera begirakoa. Lan horiek Sota Aburto senar-emazteek Bilbon eta Getxon zituzten etxeetan bildu zuten antzinako artearen eta arte garaikidearen bilduma entzutetsuaren parte ziren. 1982an Arabako Foru Aldundiak erosi zizkion familiari.

Ordutegia

Asteartetik ostiralera:
10:00-14:00 eta 16:00-18:30
Larunbatetan:
10:00-14:00
Igande eta jaiegunetan:
11:00-14:00
Astelehenetan, itxita
Aretoak itxi baino 10 minutu lehenago hustuko dira.

Helbidea

Maria Sortzez Garbiaren katedrala
Cadena y Eleta monsinorea kalea
01008 Vitoria-Gasteiz

Museoa Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedraleko girolaren espazioan dago.