‘Artearekin solasean’

  • 2024/11/15

Azaroaren 20an, 19:00etan, Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan, Arte Sakratuaren Museoak eta UPV/EHUko Arte eta Musikaren Historia Sailak antolatutako ‘Artearekin Solasean’ zikloko 3. hitzaldia programatuta dago.

‘Una niña de 12 o 13 años. La Inmaculada de Cano y el Arzobispo de Sevilla’ hitzaldia Javier Vélez Chaurrik, UPV/EHUko Artearen Historiako katedradun eta Artearen eta Musikaren Historia Saileko irakasleak, aurkeztuko digu.

Alonso Canoren Ama Birjina Sortzez Garbia. Jasokundearen Parrokia (Berantevilla, Araba)

Alonso Canok margotutako Sortzez Garbia ederrena da eta, zalantzarik gabe, gure museoko aparteko artelana.

Sortzez Garbiaren mihise hau, Alonso Canok egina, bere naturalismo eta sinpletasunagatik nabarmentzen da. Mariaren irudia irudikatzen du, zerutik jaisten, mugimendu emekian.

Mihisea Berantevillako (Araba) Jasokundearen Parrokiatik dator, Pedro de Urbina y Montoya frantziskotarraren enkargu bat izan zela uste da – kargu garrantzitsuak izan zituen, hala nola Valentziako erregeorde eta kapitain jenerala, eta Valentziako eta geroago Sevillako artzapezpikua –, herrikoa bera, parrokiari eman behar izan ziona.

Programa

‘Diálogos con el Arte’ / ‘Artearekin solasean’

  • Irailak 11, 19:00etan
    ‘El triunfo del barroco rubeniano: El martirio de San Andrés de Miguel Jacinto Meléndez’. Pedro Luis Echeverría Goñi (UPV/EHU)
  • Urriak 16, 19:00etan
    ‘Una Inmaculada de talla del pleno Barroco atribuida a Juan Villabrille’. Fernando Tabar Anitua (UCM)
  • Azaroak 20, 19:00etan
    ‘Una niña de 12 o 13 años. La Inmaculada de Cano y el Arzobispo de Sevilla’. José Javier Vélez Chaurri (UPV/EHU)
  • Abenduak 11, 19:00etan
    ‘La joya del museo y del patrimonio alavés: el relicario de la Virgen del Cabello’. Aintzane Erkizia Martikorena (UPV/EHU)
  • 2025eko urtarrilak 15, 19:00etan
    ‘La infancia en el arte: Un Niño Jesús atribuible a Juan de Mesa en Vitoria’. Fernando R. Bartolomé García (UPV/EHU)

Ordutegia

Asteartetik ostiralera:
10:00-14:00 eta 16:00-18:30
Larunbatetan:
10:00-14:00
Igande eta jaiegunetan:
11:00-14:00
Astelehenetan, itxita
Aretoak itxi baino 10 minutu lehenago hustuko dira.

Helbidea

Maria Sortzez Garbiaren katedrala
Cadena y Eleta monsinorea kalea
01008 Vitoria-Gasteiz

Museoa Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedraleko girolaren espazioan dago.