HURBILETIK ETA XEHETASUNEZ…

  • 2026/09/09

Gure ondarearen artelan bat nola zaharberritzen den gertutik ezagutu nahi duzu?

Arte Sakratuaren Museoak hainbat bisita berezi proposatzen ditu «Hurbiletik eta xehetasunez …» izenburupean. Ekimen horri esker, Moskator herriko Santiago parrokiako sagrarioa zaharberritzeko prozesua bertatik bertara ezagutu ahal izango da.

Bisita hauetan, bertaratzen direnek zaharberritze-lanera hurbiltzeko aukera izango dute, eta artelan hau gure ondare artistiko eta erlijiosoan berreskuratzeko eta kontserbatzeko egiten ari diren prozesuak zuzenean ikusteko aukera izango dute.

Jarduera Arte Sakratuaren museoan egingo da, talde txikietan, hurbileko bisitaz gozatzeko eta lanen azalpen eta behaketa zehatza errazteko.

Datak: Irailaren 15, 17, 18, 19, 22, 24, 25 eta 29an eta urriaren 1ean
Ordua: 12:00etan
Lekua: Arte Sakratuaren Museoa
Prezioa: Doako jarduera
Edukiera: Talde txikiak

Plazak erreserbatu egin behar dira aldez aurretik. Erreserba egiteko edo informazioa eskatzeko, Arte Sakratuaren Museoarekin harremanetan jar zaitezkete telefono honetan: 945 150 631

‘Gure historiari eta ondareari lotutako artelan bat berreskuratzeko prozesua gertutik ezagutzeko eta gure kultura-ondarea kontserbatzeak eta zaharberritzeak duen garrantzia baloratzeko aukera’.

Ordutegia

Asteartetik ostiralera:
10:00-14:00 eta 16:00-18:30
Larunbatetan:
10:00-14:00
Igande eta jaiegunetan:
11:00-14:00
Astelehenetan, itxita
Aretoak itxi baino 10 minutu lehenago hustuko dira.

Helbidea

Maria Sortzez Garbiaren katedrala
Cadena y Eleta monsinorea kalea
01008 Vitoria-Gasteiz

Museoa Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedraleko girolaren espazioan dago.