Museografia berria

  • 2023/06/14

‘Liturgia’ izeneko museoaren ibilbidearen erdian dagoen atal honen museografia-berritzea kolore berri batez itxura erakargarriagoa ematea izan da. Kolore berri horrek artelanak nabarmentzen ditu, eta argiztapen zaindua du, hainbat atal sortzen dituena. Argi mota honek errespetu handiagoa die kontserbatzio mailan ikusgai dauden piezei, baita eraginkorragoa ere, eta, horrela, murriztu egiten da energia-kontsumoa eta ingurumenaren gaineko eragina.

Beste nobedadea bi artelan berri gehitzea izan da. Batetik, Laudiotik datorren Yermoko Andre Mariaren Gurutzea, zaharberritu ondoren lehen aldiz ikusgai dagoena. Pedro de Garay plateroaren pieza gotiko bikaina da, XV. mendearen amaieran eta XVI. mendearen hasieran Bilbon jardun zuena. Aretoa aberasten duen beste obra Vitoria-Gasteizko Santa Maria Katedraleko Graduala da. XVII. mendeko kantu-liburu hau pergaminoaren gainean tinta beltz, gorri eta urdinezko eskuizkribu bat da, notazio karratua erabiltzen du eta larruz azaleztatuta dago.

Areto honetan kronologia ezberdineko askotariko artelanak daude. XV. mendetik XX. mendera bitartekoak. Erabilera liturgiko baterako sortu ziren eta, horregatik, material nobleez eginak daude, apaingarri aberats eta ikusgarriekin. Nahiz eta tradizionalki dekorazio-arteak izenpean bildu izan diren, ondo gaitutako artisten lanak dira, metal ezberdinak, oihal dotoreak, urrezko eta zetazko hariak edo tinta eta pergaminoa lantzen zituztenak teknika konplexuekin, horrela unean uneko gustuekin eta Elizak ezarritako jarraibideekin bat datozen diseinuak sortuz.

Museoaren bildumaren zati hau gizarteari hurbiltzeko asmoz, eskuorri bat argitaratu da.

Ikusi PDF

Ordutegia

Asteartetik ostiralera:
10:00-14:00 eta 16:00-18:30
Larunbatetan:
10:00-14:00
Igande eta jaiegunetan:
11:00-14:00
Astelehenetan, itxita
Aretoak itxi baino 10 minutu lehenago hustuko dira.

Helbidea

Maria Sortzez Garbiaren katedrala
Cadena y Eleta monsinorea kalea
01008 Vitoria-Gasteiz

Museoa Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedraleko girolaren espazioan dago.