Aste Santua Artea eta ikonografia
- 2023/03/23
Garizuma eta Aste Santuaren ospakizuna dela-eta, Eleizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoak ordubeteko bisita gidatu tematikoa prestatu du:
- Pasioaren zikloaren deskribapena
- Pasioaren zikloaren deskribapena Gurutziltzatzearen ikonografiaren aipamen historiko laburra. Kristautasunaren lehen mendeetatik hona izan duen bilakaera interesgarriaren kontakizun historiko laburra egingo dugu.
- Aste Santuko pausoak noiz eta zergatik hasi ziran ezartzen: XIII. mendean, frantziskotarrekin, “Jesusen sufrimenduen erreprodukzioa gogo jardunak bilakatzean.”
- Jerusalemera egindako lehen erromesaldien lekukotza idatziak, halaber nola joan ziren osatzen leku santuak.
- Museoko hainbat artelan ikusiko ditugu, non Pasioaren pasarteak irudikatzen diren.Gesaltza Añanako triptikoan ziklo osoa ikus daiteke. Bertan, XV. mendeko taula flandestar honek dituen xehetasun ugarietako batzuen esanahiaz hitz egingo dugu, oso ezagunak ez direnak; gurutziltzaketaren lekua, lurraren erdigunea, Jerusalemi bizkarra emanda, Erromarantz begira, pertsonaia batzuk Kristoren eskuinaldean eta beste batzuk ezkerrean zergatik jartzen diren galdetzen diogu geure buruari, etab.
- Afari Santuaren eta Gurutziltzatzearen pasarteari arreta jarriko diogu. Museo honetan dauden bi maisulan ikusiko ditugu: José de Riberaren Kristo Gurutziltzatua eta Gaspar de Crayerren Kristo hilaren gaineko dolua. Bestalde, Kristautasunaren beste oinarrizko dogma, Berpizkundea, tailu eta pintura flandestar batez lagunduta komentatuko dugu.
Bisitetarako egitasmoa
Egunak eta ordutegia
Martxoaren 30ean, osteguna, eta apirilaren 4an, asteartea, 17: 00etan
Martxoaren 31n (ostirala), apirilaren 1ean (larunbata) eta 5ean (asteazkena) eta apirilaren 11n eta 12an (12: 00etan)
Erreserbak
Erreserba egitea beharrezkoa da. Telefonoa: 945 150 631
Taldeak
12 lagun
Iraupena
50 minutu, gutxi gorabehera
Guztira 7 bisita dira.