‘Artearekin Solasean’

  • 2025/01/22

Joan dan asteazkenean, urtarrilak 15, Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arte eta Musikaren Historia Sailak antolatutako ‘Artearekin solasean’ zikloaren azken hitzaldia izan zen.

Pedro Luis Echeverría Goñi, Fernando Tabar Anitua, José Javier Vélez Chaurri, Aintzane Erkizia Martikorena eta Fernando R. Bartolomé García irakasleen bost hitzaldi bikain izan dira, Gasteizko Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoaren 25. urteurrena ospatzeko.

2024ko irailetik 2025eko urtarrilera bitarte garatu da zikloa. Hitzaldi bakoitzean Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoko artelan bat izan da epizentroa. Irakasleen ekarpenak, horietako asko argitaragabeak, ekimen honen beste erakargarri bat izan dira.

Publikoaren erantzuna bikaina izan da, eta edukiera hitzaldi guztietan bete da.

Gure museoaren jaiotzaren 25. urteurrenaren ospakizuna osatzeko, udaberrian beste hitzaldi batzuk antolatuko dira. Bigarren fase honetan, edukiak museoko bildumako artelan batzuen kontserbazioari buruzkoak izango dira, eta zaharberrikuntzan adituak diren teknikariek emango dituzte.

Ordutegia

Asteartetik ostiralera:
10:00-14:00 eta 16:00-18:30
Larunbatetan:
10:00-14:00
Igande eta jaiegunetan:
11:00-14:00
Astelehenetan, itxita
Aretoak itxi baino 10 minutu lehenago hustuko dira.

Helbidea

Maria Sortzez Garbiaren katedrala
Cadena y Eleta monsinorea kalea
01008 Vitoria-Gasteiz

Museoa Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedraleko girolaren espazioan dago.