‘Artearekin Solasean’

  • 2025/01/10

Urtarrilaren 15ean ‘Artearekin Solasean’ zikloaren 5. eta azken hitzaldia aurkeztuko dugu. MDASen 25. Urteurrena dela antolatutako ziklo honek, irakasle eta adituen eskutik, museoko artelan batzuk ezagutzeko aukera eman digu.

Fernando R. Bartolomé Garcíak idulki baten gainean zutik biluzik dagoen Jesus Haurra irudikatzen duen XVII. mendeko lehen hereneko egurrezko tailuaz hitzegingo digu.

Hispaniako arte-gune handietatik inportatutako Arabako obra-talde hautatu horretakoa da, eta irudi hori lurralde honetara iristea ahalbidetu zuen komitente batekin lotuta dago. Urte horietan Juan Martínez Montañésekin lotutako Andaluziako tailerretan egindako beste batzuen antzera, bere ikasle Juan de Mesari (1583-1627) egotzi zaio, bere maisua baino eskultore adierazkorragoa eta pasionalagoa, Ume honen tratamendu anatomikoan ohar daitekeenez, Montañesena baino ez hain liraina eta idealizatua.

Obra bilduma partikular batekoa zen, baina gaur egun Arabako Foru Aldundiaren funtsetako bat da eta Gasteizko Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan dago ikusgai.

Ordutegia

Asteartetik ostiralera:
10:00-14:00 eta 16:00-18:30
Larunbatetan:
10:00-14:00
Igande eta jaiegunetan:
11:00-14:00
Astelehenetan, itxita
Aretoak itxi baino 10 minutu lehenago hustuko dira.

Helbidea

Maria Sortzez Garbiaren katedrala
Cadena y Eleta monsinorea kalea
01008 Vitoria-Gasteiz

Museoa Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedraleko girolaren espazioan dago.