Argitalpen berri bat aurkezten dugu

  • 2026/03/27

‘XVI. mendeko hozkaduraz estanpatutako paper apaingarria, Vitoria-Gasteizko Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan’ Vitoria-Gasteizko Santa Maria Katedraleko Izen Eztiaren Erretaularen zati bat apaintzen zuten XVI. mendeko paper estanpatu apaingarrien azterketaren emaitza da. Argitalpen hau Arte Sakratuaren Museoak José Cortés Arjona, Arabako Foru Aldundiko Zaharberrikuntza Zerbitzuko zaharberritzailearekin, alderdi teknikoez eta kontserbaziokoez arduraduna, eta Fernando Bartolomé García, Euskal Herriko Unibertsitateko Artearen Historiako irakaslearekin, azterlan historiko-artistikoaren arduraduna, egindako lankidetzaren emaitza da.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Sailburuordetzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak 2025. urterako Euskadiko museo eta bildumei emandako dirulaguntzari esker egin eta editatu da argitalpen hau.

dsadaff

XVI. mendeko hozkaduraz estanpatutako paper apaingarria, Vitoria-Gasteizko Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan

Paper horien zatiak 1999an agertu ziren, Santa Maria Katedraleko Jesusen Izen Eztiko erretaula flandestarra desmuntatzeko lanetan, aldi baterako Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museora eramateko. Ondo ebakitako eta apaintzeko asmoz jarritako 11 paper zatiak aurkitu ziren erretaularen atzeko hutsarte batean, eta gaur egun museoko erakusketa iraunkorrean ikus daitezke.

Ordutegia

Asteartetik ostiralera:
10:00-14:00 eta 16:00-18:30
Larunbatetan:
10:00-14:00
Igande eta jaiegunetan:
11:00-14:00
Astelehenetan, itxita
Aretoak itxi baino 10 minutu lehenago hustuko dira.

Helbidea

Maria Sortzez Garbiaren katedrala
Cadena y Eleta monsinorea kalea
01008 Vitoria-Gasteiz

Museoa Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedraleko girolaren espazioan dago.